2006/10/31

Tideland

Iazko Donostiako zinemaldian estreinatu zen filma dugu Tideland, Terry Gilliam zuzendariaren eskutik. Bere buruari eskainiriko film ezohiko batekin aurkitzen gara, bizirauteko sosik ematen ez duten horietakoa, karteleran zuzendari berberaren The Brothers Grimm film komertziala zegoen bitartean estreinatua. Bertsio original subtitulatuan ikus daitekeen arren, oraindik ez da gaztelerara itzuli eta filmaren ospea zalantzazkoa da hori dela eta. Bestalde, jasotako kritiken artean muturreko iritziak kontrajarrita aurki daitezke. Axolagabetasunean erori gabe maite edo gorroto den film horietakoa dugu.
Jelize-Rose deritzon protagonista nagusiak bere inguruan sortzen duen irudizko mundua islatu nahi da, helduen arazo eta beharrek lekurik ez duten mundua alegia. Aita drogazalea izanik badirudi bizitzaren ankerkeria eta krudeltasuna txikitatik ezagutzen dituela, baina oporretan bidaltzen duela pentsaturik heroina dosiak prestatzen dizkio. Horra haurraren inozentzia. Ipurtargi, katagorri, papin buru eta itsaspekoak gobernatzen dituen erreinuaren erregina da bera eta bidean aurkitzen dituen bi pertsonaia xelebreek lagundu egingo dute argumentuaren nondik norakoan. Izan ere, neskatilaren irudipen fantastikoak ez dira nahikoa suertatzen filmaren ibilbidea finkatzeko.
Bada guztiz makabroa dela uste duen kritikorik, Gilliam-ek aplikaturiko humorea onartezina dela uste duenik. Baina filmak badu bere baitan noraezean dabilen haurraren arimaren purutasuna eta horrek desberdintzen du. Bestalde Jodelle Ferland (Silent Hill) aktoresak burututako lana eta pelikularen fotogramak bikainak dira.
Hona hemen trailerra:

Azaroaren 3ko estreinaldiak



Izenburua: La matanza de Texas: El Origen
Generoa: Ikara
Nazionalitatea: AEB
Urtea: 2006
Zuzendaria: Jonathan Liebesman







Izenburua: Gal
Generoa: Drama
Nazionalitatea: España
Urtea: 2006
Zuzendaria: Miguel Courtois





Izenburua: Todos los hombres del rey
Generoa: Drama
Nazionalitatea: AEB
Urtea: 2006
Zuzendaria: Steven Zaillian








Izenburua: Jakass 2: Todavía más
Generoa: Komedia
Nazionalitatea: AEB
Urtea: 2006
Zuzendaria: Jeff Tremaine







Izenburua: Una verdad incómoda
Generoa: Dokumentala
Nazionalitatea: AEB
Urtea: 2006
Zuzendaria: Davis Guggenheim








Izenburua: Un buen año
Generoa: Drama
Nazionalitatea: AEB
Urtea: 2006
Zuzendaria: Ridley Scott







Izenburua: Dead man
Generoa: Drama
Nazionalitatea: AEB, Alemania eta Japon
Urtea: 2006
Zuzendaria: Jim Jarmusch








Izenburua: La silla
Generoa: Drama
Nazionalitatea: España
Urtea: 2006
Zuzendaria: Julio Wallovits








Izenburua: Optimistas
Generoa: Drama
Nazionalitatea: Serbia eta Montenegro
Urtea: 2006
Zuzendaria: Goran Paskaljevic

2006/10/29

Hitchcock-en agerraldi bitxiak

Jakin badakigu zinema munduko izarrek nahikari bitxiak izaten dituztela. Sir Alfred Hitchcock zinemagilearen kasuan, oso gustuko zuen bere filmeetan parte hartzea “cameo” deituriko bat-bateko agerpenak eginez. Txantxa gisa hasi zena, gutxinaka ohitura bihurtu zen eta ikusleak filmearekin gozatzeaz gain, bere agerraldien zain jartzen ziren pantailaren aurrean.
"Rebeca" (1940) filmean egindako agerraldiaren uneko argazkia


Hitchcock-ek filmeetan egindako agerraldien zerrenda

“ La muchacha de Londres” (1929)
“ Inocencia y juventud” (1937)
Rebeca” (1940)
“ Enviado especial” ( 1940)
“ Sabotaje” (1942)
“ Naufragos” ( 1943)
“ Extraños en un tren” (1951)
“ Yo confieso” ( 1953)
“ Con la muerte en los talones” (1959)
“ Los pájaros” (1963)
“ Topaz” (1969)
“ La trama” ( 1976)

" Kultura eta tradizioagatik ezingo nituzke bestelako pelikulak egin. Heriotzari burla egitea gustatzen zait. Jende arrunta egoera groteskoetan sartzea gustukoa dut."

Alfred Hitchcock


2006/10/26

Nömadak TX

Aurtengo Donostiako Zinemaldian aurkeztu eta Urriaren 11n estreinatu zen Bilbo, Iruñea, Donostia, Gazteiz, Baiona Madril eta Bartzelonan Nömadak TX pelikula. Dokumental eta Road movie-aren artean dagoen filma Raúl de la Fuentek zuzendutakoa dugu eta kulturarteko topaketa txalapartaren bidez du gaitzat. Dokufilmearen protagonistak 1997an sortutako Oreka TX taldeko Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa dira, horrezgain Mikel Laboa ere agertzen da beste pertsona askoren artean.


Txalaparta musika-tresna berezia da. Bi lagunen artean jotzen da, eta topaldi horretatik sortzen den musika ez da biotako inorena, elkarren arteko elkarrizketa eta topaketarena baizik. Nömadak TX-ek kontatzen duen istorioak abiapuntua du Igor Otxoak eta Harkaitz Martinezek adierazi nahikari batean. Bi musikarion nahia da txalaparta izan dadila pertsonen are kulturen topagune, baita oso ezberdinak direnean ere.
Irrika horrek bultzatuta Indiara, Laponiara, Mongoliara eta Saharara abiatzen dira. Ez dira bidai erosoak. Benetakoa denaren atzetik dabiltza, eguneroko soinuaren atzetik; finean, aurrez aurreko elkartzera. Mongolian zaldiz; Indian trenez; Ipar Poloan eskiz; eta basamortuan land-roverrez... Txalaparta agertoki kitzikagarrienetan entzuten da.Orduan entzuten dira Harkaitzek eta Igorrek bidean topatzen dituzten pertsonen mintzoak: musikari mongolak, taxilari indiarrak, abeslari samiak, amona sahararrak... Txalaparta musika-tresna baino gehiago bihurtzen da: Komunikazio-tresna da, Nork bere nahia adierazteko (g)unea.

Urriaren 27ko estreinaldiak


Izenburua: Scoop
Generoa: Komedia, Fantasia eta Misterioa
Nazionalitatea: Erresuma Batua eta AEB
Urtea: 2006
Zuzendaria: Woody Allen








Izenburua: Va a ser que nadie es perfecto
Generoa: Komedia
Nazionalitatea: Espainia
Urtea: 2006
Zuzendaria: Joaquín Oristrell







Izenburua: Amigos con dinero
Generoa: Komedia, Drama eta Romantikoa
Nazionalitatea: AEB
Urtea: 2006
Zuzendaria: Nicole Holofcener








Izenburua: Infiltrados
Generoa: Krimena, Drama eta Thrillerra
Nazionalitatea: AEB
Urtea: 2006
Zuzendaria: Martin Scorsese








Izenburua: Ellos
Generoa: Ikarazkoa
Nazionalitatea: Frantzia
Urtea: 2006
Zuzendaria: David Moreau eta Xavier Palud








Izenburua: El Farsante
Generoa: Komedia
Nazionalitatea: AEB
Urtea: 2006
Zuzendaria: Barry Blaustein








Izenburua: Apuntes de Frank Gehry
Generoa: Dokumentala
Nazionalitatea: AEB eta Alemania
Urtea: 2006
Zuzendaria: Sydney Pollack

2006/10/25

Palindromes


Todd Solondz zuzendariaren lanik humanista eta hunkigarriena dugu. Lehenagotik ezaguna zaigu Bienvenidos a la casa de las muñecas film polemikoagatik eta orokorrean tratatzen dituen gaiak ezohikoak izaten direlako. Honakoan, ama izan nahi duen ume baten istorio krudelaz baliatzen da film poetikoaren argumentua betetzeko. Hasieratik bukaeraraino irreala dirudien istorioan muturreko kontserbadorismoa eta pederastia kritikatzen ditu.
Palindromoa atzetik zein aurretik berdin irakurtzen den hitza edo esaldia da, Aviva bezala, protagonista nagusiaren izena. Sei aktoresa ezberdinek interpretatzen dute pertsonaia berdina, aldaketa hau, hasieran nahasgarria izan daitekeena filmeari berebiziko zentsua emateko baliabidea da. Izaeraren aldaketa zein heinean den posible aztertu nahi da honen bidez. Gure natura palindromo bat bezalakoa ote da aldaketak jasan arren paradoxikoki aldatzen ez dena? Honako galdera planteatuz, Solondz-ek fisikoki aldatu arren identitate propioa aldagaitza dela defendatu nahi du. Aitzakia horrekin erabiliko ditu neskatxa nerabea interpretatzen duten sei aktoresak.
Umore harrigarri eta deserosoa sortzen du zuzendariak, ikusleek negar edo barre egin behar duten argi uzten ez duten horietakoa. Baina erabilitako gaiak oso konplexuak izaten direnez, kontu osoz joaten saiatzen da eta bere pertsonaiekiko errespetu osoa islatzen ahalegintzen da. Zuzendari askok egiten duten bezala, Solondz-ek berarentzat film batzuk filmatu zitzakeen eta beste batzuk ikuslegoarentzat, baina nahiago du denak berarentzat egitea ez baitaki zenbat gelditzen zaion bizitzeke.

2006/10/23

Hollywoodeko izar berria




22 urte besterik ez dituen arren, eskarmentu handiko emakumea dugu Scarlett Johanson, zinema munduari dagokionez behintzat. Txikitatik maite izan du 7.artea, aktoresa lanetan jarduteko gai ikusten zuen bere burua. Hasiera batean paper txikiak lantzen bazituen ere, 12 urterekin bere lehen saria eskuratu zuen, honi esker, Robert Reford-ek El hombre que susurraba a los caballos filmerako fitxatu zuelarik. Hortxe hasi zen Johanson-en benetako ibilbide profesionala, lau urteren buruan, lau filme errodatu zituen, bigarren mailako hezkuntza bukatzen ari zen bitartean. 2002.urtean, The Perfect Score, La joven de la perla eta Lost in translation filme entzutetsuak errodatu ostean, izugarrizko ospea hartu zuen aktoresa estatubaturrak, izar mediatiko bihurtzen hasia zen jada. Bere azken lana, zeresan gehien eman duena beharbada, Woody Allen-ek zuzendutako Match Point dugu.
Hollywood-eko izar berria izateaz gain, askok munduko emakumerik sexyena bezala deskribatzen dute, egungo eredu estereotipatuetatik at, Scarlett altueraz ez da batere garaia eta fisikoa kurbaz josia du. Hala ere, bere ezpain mamitsu eta begirada zorrotza edonor liluratzeko gai dira.

2006/10/22

Itxuraldaketa harrigarriak

Aktoreek maiz aldatu behar izaten dute itxuraz aukeratutako paperak interpretatzeko. Antzezlan bikaina gauzatzeko beharrezkoa zaie antzeztutako pertsonaiaren itxura bereganatzea, horren bidez interpretazioak ere sinesgarritasuna irabazten baitu. Batzuetan, makillajea baino zerbait gehiago behar izaten da eta aktorearen erabateko inplikazio beharrezkoa da. Horrela, Rene Zellweger aktoresak, Bridget Jones-en paperean sartzeko 15 kilo loditu behar izan zituen. Kasu honetan, aipatzekoa da loditu zuen kilo bakoitzagatik miloi bat dolar ordaindu ziotela eta era berean, argaldu zuen kilo bakoitzagatik beste miloi bat dolar.

Hurrengo zenbait estreinaldik ere itxuraldatze harrigarriak izango dituzte. Adibidez, Copying Beethoven filmean, Ed Harris aktoreak musikariaren identitatea eskuratuko du. Lehenago Gary Oldman-ek eginiko papera Harris-ek interpretatuko du eta agian honekin lortuko du orain arte Oscar sarietan izan duen suerte txarra gainditzea.

Dakigunez, Heath Ledger aktore galanta izango da Joker berria The Dark Knight filmean. Destino de caballero protagonizatu zuen aktoreak lehenago Jack Nicholson-ek Batman filmean eginiko papera berreskuratuko du. Makillatzaileek egin beharreko lana gogorra izango da aktorea era horretan transformatu ahal izateko, zaila egiten da zaldun prestua gaiztoaren paperarekin imajinatzea.

Baina hurrengo hilabeteetan ikusiko dugun itxuraldatze ikusgarriena dudarik gabe John Travoltak gauzatuko duena izango da. Fiebre del Sabado Noche filmearekin ezagutu genuen eta perfil horrekin katalogatu zen urte askotan zehar, horrela egin zuen Grease film arrakastatsua. Urteekin erakutsi du aktore bikaina dela eta nahi duen pertsonaia interpretatzeko gai dela. Orain Hairspray filme berrian berrogeithamar urteko emakume lodi baten azalean sartuko da.

2006/10/20

Urriaren 20ko estreinaldiak



Izenburua: La Dalia negra
Generoa: Thrillerra
Nazionalitatea: AEB
Urtea: 2006
Zuzendaria: Brian De Palma






Izenburua: Copiyng Beethoven
Generoa: Drama
Nazionalitatea: Alemania, AEB
Urtea: 2006
Zuzendaria: Agnieszka Holland






Izenburua: Yo soy la Juani
Generoa: Komedia dramatikoa
Nazionalitatea: Espainia
Urtea: 2006
Zuzendaria: Bigas Luna






Izenburua: Pequeña Miss Sunshine
Generoa: Komedia
Nazionalitatea: AEB
Urtea: 2006
Zuzendaria: J.Dayton eta V.Faris






Izenburua: A Scanner Darkly
Generoa: Zientzi-fikzioa
Nazionalitatea: AEB
Urtea: 2006
Zuzendaria: Richard Linklater






Izenburua: Admitido
Generoa: Komedia
Nazionalitatea: AEB
Urtea: 2006
Zuzendaria: Steve Pink






Izenburua: La prueba del crimen
Generoa: Thrillerra
Nazionalitatea: AEB
Urtea: 2006
Zuzendaria: Wayne Kramer






Izenburua: Monday
Generoa: Fantastikoa
Nazionalitatea: Japonia
Urtea: 2000
Zuzendaria: Sabu






Izenburua: Wicker man
Generoa: Beldurra
Nazionalitatea: AEB
Urtea: 2006
Zuzendaria: Neil LaBute






Izenburua: Hijos de los hombres
Generoa: Zientzia-fikzioa
Nazionalitatea: Gran Bretainia, AEB
Urtea: 2006
Zuzendaria: Alfonso Cuaron

2006/10/19

Bizitasunez jositako generoa, musikala

Doinuez, kantuez eta koreografiez osatutako generoa dugu musikala, adin guztietara zuzendua betiere, txiki zein nagusiek berdin goza dezaten ikuskizunaz. Pelikula mota honetan, argumentua eta pertsonaiak,bigarren mailakoak dira, benetazko garrantzia musikak, dantzak, kantuak... hartzen dutelarik. Genero hau 1929.urtean sortu zen Broadway-n eta izugarrizko harrera ona lortu zuen ikusleen artean. Arrakasta horren ardatza zalantzarik gabe filma musikaz jostea izan zen, honek bizitasun berezi bat eman baitzion ordurarteko filmen tankera klasikoari. Guztiok dugu gogoan txikitako une zoragarriak gogorarazten digun musikalen bat edo beste, ondoren genero honetako filme arrakastasuenetariko batzuk aurkezten zaizkizue.



Sonrisas y lagrimas
1965.urtean estreinatutako filmea dugu, bertan Maria izeneko erlijiosa bat, alargun baten seme alaben kargu bidaltzen dute au-pair gisa, haurren zaintzan hilabete batzuk igaro ondoren, komentua behin betiko utzi behar duela konturatzen da, Von kapitain alargunarekin maitemintzen baita.

El Mago de oz
1939.urtean berebiziko garrantzia hartu zuen filma, Kansas herrian bizi den Dorothy izeneko neskatil baten istorioa du kontagai, honek fantaziazko mundu batetara bidaiatzen duela amets egiten du, bertan fikziozko hainbat pertsonai ezagutu ondoren konturatzen da errealitatera itzultzeko bide bakarra Oz hiriko aztiarengana jotzea dela.


Singin' in the rain
1952.urtean filmea, Cathy Seldom aktoresagaia ezagutu aurretik, zine gormutua miresten zuen Don Lockwood-ek, ospea eta arrakasta izanik, bizitzan guztia zuela uste zuen. Seldom ezagutu ondoren ordea, ikuspuntua aldatu zuen, orduan konturatu baitzen bizitzan falta zitzaion gauzarik garrantzitsuena emakume hura zela.

Cabaret
1969.urtean estreinatu zen Broadwayn. Liza Minnelli da protagonista, eta Sally Bowles Berlingo Kit Kat Clubeko kabaret-dantzariaren papera egiten du. Zinemako aktore famatu izatea du xede, eta, horretarako, egunero aritzen da lanean. Berehala, Brian Roberts idazle ingelesa agertuko da Sallyren bizitzan, eta harreman berezia bizi izango dute.

My fair lady
Fonetika irakasle famatu batek, lore-saltzaile lotsagabe bat ezagutu ondoren, lagun batekin postura egiten du emakume hura, gizalegetsu eta liluragarri bihurtzeko gai izango dela. 1964.urtean estreinatutako filma dugu eta Audrey Hepburn aktoresa dotorea agertzen zaigu protagonista gisa.


Mary Poppins
1964.urtean estreinatu zen. Jane eta Michael izeneko bi anai-arreba bihurrien okerkeriak kontatzen ditu, hauen gurasoak, bata bankaria eta bestea sindikalista, oso lanpetuta dabiltza haurren zaintza lanetan aritzeko eta umezain bila hasten dira. Milaka elkarrizketa egin ondoren, Mary Poppins izeneko au-pair bitxia kontratatzea erabakitzen dute.

West Side Story
1961.urtean izan zuen estreinaldia. New York hiriko West Side auzoan, gazte talde bi, Sharks deiturikoak alde batetik eta Jet izena hartzen dutenak beste batetik, tirabiran dabiltza inguruko nagusitasuna batak edo besteak lortuko.

2006/10/17

Zitak

Pelikula askotan dago (guztietan ez bada) ikuslegoaren memorian gelditzen den esaldiren bat. Horrela gogoratzen ditugu filmeko eszenarik honenak, aktoreek esan dituzten hitz magikoen bitartez. Hona hemen famatu batzuk, ea baten bat gogoratzen duzuen...




Bienvenido, Mr Marshall
- "Os debo una explicación, y como alcalde vuestro que soy os la voy a dar porque os la debo". (José Isbert)

Braveheart
- “Podrán quitarnos la vida, pero jamás nos quitarán... ¡¡¡ la libertad !!!". (Mel Gibson)

Amelie
- “La vida no es más que un interminable ensayo de una obra que jamás se estrenará”. (Artus de Penguern)

Ciudadano Kane
- "La vejez es la única enfermedad de la que uno ya no espera jamás curarse". (Everett Sloane)
- "Si no hubiera sido tan rico, habría sido un buen hombre".(Orson Welles)

Casablanca
- "Siempre nos quedará París". (Humphrey Bogard)
- "Louis, este es el comienzo de una gran amistad". (Humphrey Bogard)
- "De todos los cafés del mundo, tuvo que elegir el mío". (Humphrey Bogard)
- "El mundo se derrumba y nosotros nos enamoramos". (Ingrid Bergman)
- "Si tuviese tiempo de pensar en ti... posiblemente te despreciaría". (Humphrey Bogard)

El Sexto Sentido
- “En ocasiones veo muertos”. (Haley Joel Osment)

El Show de Truman
- "Buenos días... y por si no volvemos a vernos: benos días, buenas tardes y buenas noches". (Jim Carrey)

El Padrino
- “Voy a hacerle una oferta que no podrá rechazar”. (Al Pacino)
- "Siempre me he negado a ser un muñeco movido por los hilos de los poderosos". (Marlon Brando)

El Diario de Bridget Jones
- "Aquí Bridget Jones, diosa del sexo salvaje y con un hombre muy malo entre las piernas... ah... mama". (Renée Zellweger)

Forrest Gump
- "La vida es como una caja de bombones: nunca sabes qué te va a tocar". (Tom Hanks)
- "Tonto es el que hace tonterías". (Tom Hanks)

Eternal Sunshine of the Spotless Mind
- "Hablar costantemente no implica que nos estemos comunicando". (Jim Carrey)

Notting Hill
- "La felicidad no es completa sin una cabra tocando el violín". (Julia Roberts)

Moulin Rouge
- "Lo mas grande que te puede ocurrir es que ames, y seas correspondido". (Ewan McGregor)

Mar Adentro
- "Mar adentro, mar adentro. Y en la ingravidez del fondo, donde se cumplen los sueños. Se unen tantas voluntades para cumplir un deseo. Un beso enciende la vida con un relámpago y un trueno. Y en una metamorfosis mi cuerpo no es ya mi cuerpo. Es como penetrar al centro del universo. El abrazo más pueril y el más puro de los besos, hasta vernos reducidos en un único deseo. Tu mirada y mi mirada como un eco repitiendo sin palabras: más adentro, más adentro. Hasta el más allá del todo por la sangre y por los huesos. Pero me despierto siempre y siempre quiero estar muerto. Para seguir con mi boca enredada en tus cabellos". (Javier Bardem)

Lost in Translation
- "Estoy perdida, ¿eso tiene arreglo?". (Scarlett Johansson)

Lo que el viento se llevó
- "Francamente querida, me importa un bledo". (Clark Gable)
- "Al fin y al cabo, mañana será otro día". (Vivien Leigh)

La Vida es Bella
- "¡Buenos días princesa!" (Roberto Benigni)

Las Horas
- "Alguien tiene que morir para que todas las demás personas verdaderamente apreciemos el significado de la vida". (Nicole Kidman)

Leaving Las Vegas
- "Si quieres que te diga la verdad...no sé si mi mujer me dejó porque bebía, o bebo porque mi mujer me dejó". (Nicolas Cage)

Mi Vida Sin Mi
- "Rezas para que esta sea tu vida sin ti. Rezas para que las niñas quieran a esta mujer que se llama como tu y para que tu marido acabe por quererla. Para que vivan en la casa de al lado y las niñas usen el remolque para jugar a las muñecas y apenas recuerden a su madre que dormía de día y las llevaba de viaje en canoa. Rezas para que tengan momentos de felicidad tan intensos que cualquier pena parezca pequeña a su lado. Rezas a no sabes que ni a quien, pero rezas, y no sientes nostalgia por la vida que no tendrás, porque para entonces habrás muerto, y los muertos no sienten nada, ni siquiera nostalgia". (Sarah Polley)

2006/10/15

Nine Lives




Estatu Batuak zine komertzialaren meka moduan ezagutzen ditugu. Baina noizbehinka, haize bolada iragankorrekin batera merezi duen filmaren bat heltzen zaigu bertatik. Ameriketan ere zine independentea egiteko gai direnaren erakusgarri dugu Nine Lives.

Rodrigo Garciak (Gabriel Garcia Marquez idazlearen semea) gidoilari eta zuzendari lanak egiten ditu istorio laburrez osatutako metraje luzeko film honetan. Erronka, 10-14 minutu bitarteko bederatzi sekuentzia jarrai grabatzea zen. Filmaziorako hiru asteko epea izanik, talde teknikoa eta aktoreen bikaintasuna derrigorrezko baldintza zen. Toma jarraituen ideia interesgarria izan zen aktore-multzoarentzako. Horrek berebiziko ezaugarria txertatzen dio filmeari, izan ere antzezpen jarrai eta erreal bat eskaintzen du.

Bederatzi emakumeren bizitzako atal labur baina esanguratsu bat kontatzen da. Arrazoi ezberdinengatik ezin aurrera ez atzera, atsekabean ainguratuta bizi diren emakumeen istorioak dira; Sandra kartzelan dago eta bere alabarekin harremana izaten jarraitu nahi du, Dianak iraganeko maitasun baten oroitzapenei aurre egin behar die, Hollyk ugazaitak egindako mina aitortzea nahi du, Soniak ezin du jasan bere mutil-lagunak sekretu bat kontatzea lagun artean, Samantha bere gurasoen arteko lotura bakarra da, Lorna bere senar ohia indarberritzen saiatzen da haren emaztearen heriotzaren ondoren, Ruthek ezkontza bizitza albo batera uztea erabakitzen du motel baten dagoela, Camillek bere gorputzak dituen mugei aurre egin behar die eta Maggiek bere alaba aurrejartzen du beti. Egunerokotasunean aurki daitezkeen egoerak steadycam batez harrapaturik ageri dira.

Urtarrilaren 19an estreinatu zen Sundance-en, ordutik zinema jaialdi ugaritara joan da gonbidatu bezala. Nine lives ikuskatze publikoarekin eta honek dakarren ondorengo elkarrizketarekin mesedetzen da. Aurpegiratu dakiokeen bakarra, zenbait istoriok (Robin Wright Penn-ek supermerkatuan protagonizatzen duena adibidez) besteen bikaintasuna gutxitzea izan daiteke.

2006/10/12

Almodovarren "Volver" Oskarretarako hautatua


Espainiako Zinearen eta Artearen Akademiak, Pedro Almodovarren “Volver” filma hautatu du Oscar sarietan lehiatzeko. Hautaketan, “Alatriste” ( Agustín Diaz Yanes) eta “Salvador” ( Manuel Huerga) bezalako aurkari gogorrak izan baditu ere, Mantxako zuzendariak atzerriko film onenaren kategorian lehiatzeko txartela lortu du. Almodovarren 16.lana dugu “Volver”,film honekin emakumeen mundura eta komediara itzuli nahi izan du zuzendariak. Bestalde,17 urte igaro ondoren, Carmen Maura izan du aktoreen zerrendan, Penélope Cruz, , Lola Dueñas, Yohana Cobo eta Blanca Portilloz gain.
Honetaz gain, Almodovarrek bere hirugarren Oskar saria eskura dezake, “Hable con ella” ( 2002) eta “Todo sobre mi madre” (1999) lanekin ere saritua izan baitzen.
Aurtengo Oskar sarien banaketa, otsailaren 25ean izango da, hilabete batzuk itxaron beharko dira beraz, Almodovarren filmak saririk eramango ote duen jakiteko.

2006/10/11

Urriaren 11ko estreinaldiak


Izenburua: Tu, yo y ahora... Dupree
Generoa: Komedia
Nazionalitatea: AEB
Urtea: 2006
Zuzendaria: Joe eta Anthony Russo



Izenburua: The guardian
Generoa: Akzioa
Nazionalitatea: AEB
Urtea: 2006
Zuzendaria: Andrew Davis



Izenburua: El laberinto del fauno
Generoa: Fantastikoa
Nazionalitatea: Espainia, Mexiko eta AEB
Urtea: 2006
Zuzendaria: Guillermo del Toro



Izenburua: Storm
Generoa: Zientzia fikzioa
Nazionalitatea: Suedia
Urtea: 2006
Zuzendaria: Mans Marlin eta Björn Stein

2006/10/10

8½ : Otto e mezzo

Guztien iguripenak erkatu behar duen (produktoreak, kazetariak, lagunak...) artista baten krisi kreatiboa da filme honen argumentua edo mamia. Baita bizitzaren karga jasan ahal izateko oroitzapen eta ametsei eusten den gizon baten existentzia krisiaren kontaketa. Izate arazo honi konponbide original eta ustekabekoa aurkitzen dio Fellini-k filmaren amaneran, zuzendariaren sortze jenialtasunaren fruitua dudarik gabe.

Nahiko autobiografikoa dugu 8 ½ (Otto e mezzo) pelikula, zuen tentuaren arabera baieztatzen ala ezeztatzen zuen adierazpena zen hau. Filme honek bere karrerako zortzi t’erdigarrena suposatzen zuen, zazpi zituen eginak honen aurretik eta baita erdia, filme erditzat baitzuen Boccaccio ’70 lan kolektiborako egin zuen pasartea. Filme honek arrakazta izugarria lortu zuen nazioartean eta atzerriko filme hobeenaren Oscar saria irabazi zuen 1963an

Gaiz aldatuz, baina beti ere zinemaren munduan, Fellini-ren pelikularen izen bera daraman denda bat dago Madrilen. Plaza de España-tik hurbil aurkitzen da, Renoir zine famatuen aurrez aurre. Bertan zineari buruzko edozein liburu aurki daiteke: giolaritza, makilaje, argiztapen, aktore… eta abar luze bati buruzko informazioa dutenak. Giro intelektual eta neobohemioa arnastu daiteke ehundaka ala milaka liburu eta foko zahar, erabilitako zine kamera eta antzinako kartelen artean. Dj-ren bat ere bertan izaten da musika mota oro jartzen. Guztiak aparteko mundu magiko baten sentiaraztea egiten du, filmeetan bezala.

Myspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter Graphics Myspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter Graphics