Tideland

Jelize-Rose deritzon protagonista nagusiak bere inguruan sortzen duen irudizko mundua islatu nahi da, helduen arazo eta beharrek lekurik ez duten mundua alegia. Aita drogazalea izanik badirudi bizitzaren ankerkeria eta krudeltasuna txikitatik ezagutzen dituela, baina oporretan bidaltzen duela pentsaturik heroina dosiak prestatzen dizkio. Horra haurraren inozentzia. Ipurtargi, katagorri, papin buru eta itsaspekoak gobernatzen dituen erreinuaren erregina da bera eta bidean aurkitzen dituen bi pertsonaia xelebreek lagundu egingo dute argumentuaren nondik norakoan. Izan ere, neskatilaren irudipen fantastikoak ez dira nahikoa suertatzen filmaren ibilbidea finkatzeko.
Bada guztiz makabroa dela uste duen kritikorik, Gilliam-ek aplikaturiko humorea onartezina dela uste duenik. Baina filmak badu bere baitan noraezean dabilen haurraren arimaren purutasuna eta horrek desberdintzen du. Bestalde Jodelle Ferland (Silent Hill) aktoresak burututako lana eta pelikularen fotogramak bikainak dira.
Hona hemen trailerra:
0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home