2006/12/29

The Dreamers, benetako Bertolucci

"Soñadores" da Bernardo Bertoluccik 2003an aurkeztu zuen bere azken filmea. Bertolucciren filmeak arinagotik ikusi dutenek hemen erabateko Bertolucci ezagutuko dute, eta lehen beren lehen aldia dutenentzat, ordea, istorioak kontatzeko duen moduaz eta erabiltzen duen estetikaz maiteminduko da.
Isabelle (Eva Green) eta bere neba bikia Theo (Louis Garrel) bakarrik geratzen dira Parisen beren gurasoak oporretan doazen bitartean. Horrela ba, ezagutu berri duten ikasle amerikar bat gonbidatzen dute beren etxera hilabete hori pasatzera, Matthew (Michael Pitt). Hautamen askeari gogor lotuta, elkarrekin esperimentatzen dute beren emozioak eta sexualitatea, geroz eta zurgatzaileagoak izango diren joku psikologikoak gauzatuz.
68ko udaberrian eman ziren iskanbilen erdian garatzen den autoesplorazio istorioa dugu The Dreamers. Udaberri horretan, Europako hiri askotan gazteen ahotsa entzunarazi zen. Hiru gazteak elkar frogatzen dira muga zein den ezagutzeko asmotan. Zinea pixka bat gustatzen zaienei eta batez ere, zinefiloei pila bat gustatuko zaie filmea, identifikatuta sentituko dira beste hainbat pelikulei egiten dien erreferentziengatik batez ere. Gazteak direnak edo garai hori bizi izan dutenak ere identifikatuta sentituko dira hiru gazte ameslari eta askatasun bilatzaileekin.

2006/12/28

Sunflower, fantasiatik ezabatutako pertsonaia


Bitxia suertatzen da Fantasia filmeak pilatutako zaletu guztiak. Bitxiak dira ere berean, urteen poderioz, filmeari buruz ezagutzen ditugun berezitasun eta kuriositateak.
'Sinfonia pastoral' pasartearen muntaia originalean, non Beethovenen musika zentauroak eta bestelako animalia mitoligikoek basoan egindako jaialdi batekin nahasten zen, Sunflower ageri zen fotogrametako batean. Kolorezko zentauroa beste zentauro bati ari zitzaion manikura egiten. Garai hartako (40. hamarkada) inplikazio arrasiztak kontutan hartuz pertsonaia hau muntaia finaletik ezabatu zuten.
Hala ere, filmearen bertsio berrietan ageri da, berari dagokion tokian hain zuzen ere. Disney-k Sunflower-en existentzia ukatu duen arren, argi dago pertsonaia marraztu zela, argazkian ikus daitekeen bezala. Zer nolako zifra eskuratuko luke fotogramak eBay-en enkantean jarriz gero? Soilik Disney-en jarraitzaile amorratuentzako.

2006/12/27

Goya sariak inoiz baino lehiakorrago

Urtero bezala, abenduan ematen dira ezagutara hurrengo urtean Goya sarietan lehiatuko duten pelikulen zerrenda. Alatriste, Volver, El Laberinto del Fauno eta Salvador filmek 15, 14, 13 eta 11 izendapen jaso dituzte, hurrenez hurren, Goya sarietan lehiatzeko. Guztiak jaso izan dute estreinaldietan ikusentzulegoaren aldeko esker ona, beraz aurtengo edizioa inoiz baino lehiakorragoa izango da inolako duda gabe. Euskal Herrira bueltatuz, hiru donostiar ditugu ikusmiran, Alberto Iglesiasek batetik,Goya saria irabaz dezake Volver filmarentzat egin duen soinu bandarengatik. Marta Etura bestalde, aktoresa onenaren Goya saria irabazteko hautagai da Azuloscurocasinegro pelikulan egindako lanagatik eta Luiso Berdejo ere izendatua izan da La Guerra laburmetraiarengatik.

2006/12/19

'The pursuit of happiness' lehen postuan

'The pursuit of happiness' filma lehen postuan kokatu da amerikar takilan. Gabriele Muccino zuzendari italiarrak arrakasta lortu du AEB-tan film honi esker. Estreinaldiaren lehen asteburuan 27 miloi dolarreko diru bilketa egitea lortu du, Eragon (23,45 miloi) edo Charlotte’s web (12 miloi) bezalako filmak, gabonetan ohikoak izaten direnak, garaituz.

Filma egiazko gertakari batetan oinarrituta dago, semea aurrera atera nahian dabilen eskale baten istorioa kontatzen du. Lehen begi-kolpean edozein gidoi bezalakoa dirudien arren, zuzendari europarrak amerikar ametsari ematen dion ikuspuntua interesgarria izango delakoan nago.

Oraingoz, Will Smith, protagonista nagusiak, Urrezko Globoetan aktore hoberenaren izendapena lortu duela dakigu. Hori dela eta, oso posible litzateke Oscar sarietarako hautagai izatea.

2006/12/18

La educacion de las hadas

7 urte luze bere ibilbide profesionaletik at igaro ondoren, indarberrituta etorri zaigu José Luis Cuerda zinema zuzendaria ““La educación de las hadas” bere azken filmarekin. Didier Van Cauwelaert idazle frantziarraren elaberri entzutetsuenaren moldaketa ezinhobea da, sinbolismo eta metafora Platonianoez josia. Aktoreen zerrendan, Ricardo Darín, Irene Jacob, Víctor Valdivia eta Bebe abeslari ezaguna ditugu. Itxaropena eta emakume bakoitzak bere baitan gordetzen duen nolabaiteko magia hura irudikatzen du sentipen gisa filme bikain honek.
Ondoren, trailerra duzue ikusgai.

Ocean's Thirteen-en kartela


Orain dela gutxi, Ocean's eleven filmeko hirugarren partearen lehen argazkiak irten ziren. Ocean's thirteen filmearen kartelari ordua heldu zaio. Ezin da ukatu hiru filmeek originaltasun kutsu handia izan dutela. Hala ere, posterra arretaz aztertu ondoren hamabi pertsonaia baino ez daudela ikus daiteke. Seguruenik hamahirugarren pertsonaia Ellen Barkin izango da. Zurrumurruek diotenez Matt Damon aktorearen ama interpretatuko luke filme berri honetan.

2006/12/16

Marie Antoinette


2007ko urtarrilaren lehenengo astean estreinatuko da Sofia Coppola-ren azken lana, “Maria Antonieta”. Zuzendari onenari oscarra eramateko nominatuta egon zen eta gidoigile moduan irabazi zuen Francis Ford Coppola zuzendari handiaren alabak XVIII. mendeko histori kontenporaneo bat kontatzen digu filmean.
Maria Antonieta sarritan izan da kalumniatua eraman zuen bizitzagatik, jaidura handiaz ere eztabaidatu da bere bizia, baina guzti honen gainetik, gazte ulertu gabea izan da. Sofia Coppolaren ikuspegiaz ez dugu doilor baten moduan edo ikono jaunkotiar bezala ikusiko, gainbeherako eta mundu arrotz batean preso dagoen nerabe bakarti eta nahastu bat moduan baino.
Zuzendariaren lehenengo filmean protagonista izan zen Kirsten Dunst izango da Maria Antonieta Frantziako erregina nerabea, eta Jason Schwartzman Sofiaren lehengusua, aldiz, Luis XVI.a erregea.
Lost in Translation filmearen zuzendariak ez du nahi izan garaiko pelikula huts eta sinple bat egin. Horretarako, ateetatik barrura eta ezagutako bizitzatik aparte Maria Antonietaren, Frantziako tronora eta Versaileseko mundu aldrebesatura nerabe moduan heldu zenaren, istorioa gaur eguneko ikuspegitik kontatzen du.
Filme klasikoa izateko, kritika eta ikuslegoa gehien harritu duena Coppolak erabili duen musika izan da. The Cure, New Order edo The Strokes bezalako taldeen abestiak entzun daitezke ikuspegi garaikidea duen filme klasikoan. Maria Antonieta oso ondo errodatuta dagoen bi orduko filmea da. Txanpaina, harribitxiak, maitasuna, desleialtasunak, interesak, ohore eta desohore, politika, gahinbehera, bekaizkeria eta azkenetan ikara agertzen diren bi ordu. Film bikaina horraitio!


2006/12/13

United 93, urteko film onena

United 93, irailaren 11ko atentatuen inguruko produkzioak, urteko filmerik onenaren saria jasoko du New York hiriko kritikoen eskuetatik. Paul Greengrass zinema zuzendari estatubatuarra izan da 2001.urtean gertatutakoak pantailaratzen ausartu den lehena. Zinema izarrik gabe egin nahi izan du Greengrassek pelikula hau. Aktore lanetan jardun dutenetako batzuk, gainera, ez dira profesionalak, egun hartan hildakoen lankideak edo gertakizunak gertutik bizi izan zituztenak baizik. Urtarrilaren 7an ospatuko da sari banaketa Manhattanen.

Quinceañera

Quinceañera ostiral honetan estreinatuko den film Estatu Batuarra da. Azkenaldian, zine independenteko erakusleiho modura Sundance-eko zinemaldia debaluatuta agertu arren, aipatzekoa da epaimahaiaren eta publikoaren sari handiak jaso zituela bertan.

Herrialde amerikarrean bizi den familia latindarren bizimodua irudikatzen du filmak. Los Angeles-eko Echo Park auzunean bizi den neskatoak hamabost urte bete behar ditu, familia hispaniarrek jai ikaragarria prestatzen dute horrelakoetan. Haurtzaroa atzean utzi eta heldutasuna ezagutuko duela suposatzen da.

Magdalenak, soilik hiru gauza dauzka buruan: bere mutil-laguna, ospakizunean eramango duen soinekoa eta aitak alokatuko dion limusina. Baina gauzak okertu egiten zaizkio haurdun dagoela ohartzen denean. Artzain ebanjelista den aitak etxetik botako du eta bere osaba eta lehengusu homosexualarekin biziko da hortik aurrera.

Iraganeko tradizioan ainguratuta dirudien giza talde baten ispilu bezala agertzen zaigu filma. Arrazakeriak, klasismoak eta sexuak nerabe latindarretan duen eragina aztertuz, bizirauteko ezinbestez moldatu behar izan duen komunitatea islatzen du. Gogoan ditugu Las mujeres de verdad tienen curvas bezalako filmak ere.


Trailerra honako orrialdean ikusgai.

2006/12/11

The Holiday

Urtero legez, eguberri garaian estreinatzen den komedia erromantiko klasikoa dugu The Holiday filma. Nancy Meyers estatubatuarra izan da zuzendari lanetan, puntako aktoreen zerrenda amaigabe baten laguntzaz. Hauen artean aipatzekoak, Cameron Diaz, Kate Winslet, Jude Law edota Jack Black.
Ustekabez internet bidez ezagutu ostean, gabon oporraldian beraien etxebizitzak elkartrukatzea erabakitzen duten emakume biren istorioa du kontagai. Bata britaniarra eta bestea estatubatuarra, biak izan dute izugarrizko sorte txarra amodiozko harremanei dagokienez, gauzak horrela, epe jakin batean bizimoduz aldatzea dute xede.


2006/12/10

"Lampa Cu Caciula" filma garaile Zinebin

Lampa Cu Caciula film errumaniarrak, Zinebiren 48.edizioko sari nagusia eskuratu du.
Filmak irauten duen 22 minutuetan, aita baten eta seme baten harremanaz eta bizitzaren gauza txikiek duten garrantziaz hitz egiten du. Florin Lazarescuk egin du 35 milimetrotan filmatutako lan horren gidoia, eta Marian Bratu eta Gabriel Spahiu dira protagonista nagusiak. James Benning estatubatuarra, Manuel Perez Paredes kubatarra eta Gili Dolev israeldarra izan ziren saritutako lanak aditzera eman zituzten epaimahaiko kideak.
Bestalde, Euskal Zinemaren Sari Nagusia El verano español Victor Gonzalezen pelikularentzat izan da eta Espainiako Zinemaren Sari Nagusia, bestalde, Abandonatii Joan Solerrek zuzendutako lanarentzat. Horrez gain, El aprendiz (Jorge Hernandez) pelikula venezuelarrak Zilarrezko Karabela eskuratu du.
Aurtengo Zinebin parte hartu duten lanen inguruan aipatu beharra dago, "komediaren eskasia" eta "umore falta" azpimarratu dutela zinemagileek.

2006/12/09

Notes on a Scandal

Nolako urtea daraman Cate Blanchett-ek... Babel, The good German eta orain Notes on a Scandal.
“Foxseachlight”ek Richard Eyre zuzendariaren azken filmearen trailerra ikusgai jarri du. Iris-en zuzendariak pasa den urtean ere “Belleza prohibida”rekin ikuslegoa harritu zuen.
Cate Blanchett-ek oraingoan, zinemaren munduko beste aktoresa paregabe batekin lan egin du, Judi Dench-ekin hain zuzen ere. Sheba Hart (Blanchett) Londreseko eskola bateko andereñoa, bere ikasleetariko bat xarmatzeagatik salatu egiten dute. Bere lankide den Barbara Covett (Judi Dench) izango da salaketa guztien aurrean defendatuko duen bakarra, baina bere onurarako soilik.
Datorren urteko otsailaren 27an estreinatuko da hemen Diario de un Escándalo izenburuarekin.


2006/12/06

"Babel" Iñarrituren azken filma

Abenduaren 15ean estreinatuko den filmea dugu Babel; Amores perros eta 21 gramos filmeen zuzendariaren eskutik, Alejandro Gonzalez Iñarritu. Aktore-multzo bikainaz baliatuz globalizazioak ekarritako despostismo ilustratua islatzen saiatuko da, elkarkidetzarik gabeko errealitate ikarati batean murgildutakoa.
Lau historio, lau herrialde, sei hizkuntz... guzti horren antolakuntza ardura hartuz Iñarrituk minaren trilogia osatzea lortu du azken film honekin. Maitasuna eta mina bikoteak izango balira bezala, gizakiak bi sentimen horien bidez bateratzen direla hartu du abiapuntutzat. Sari ugari irabazi ondoren Oscarretan nolako oihartzuna izango duen zain geratzen gara.

2006/12/03

Zinema bidaiak

Filmeek, etxetik edo herriko zine aretotik mugitu gabe historia oro bizitzeko aukera emateaz gain, munduko edozein txokotara mugitu gabe joateko aukera ematen dizu. Bajo el sol de la Toscana pelikularekin Italiako eskualde ikusgarri hau ezagutzeko aukera izan genuen, bertako ekilorez beteriko zelaiak ikusiz. Positano kostaldeko herri liluragarriarekin ere maitemintzea oso erraza da filme honetan.

Sofia Coppola-ren Lost In Translation-en Tokio ezezagun eta misteriotsuan barrena murgiltzen gara. Munduko puntako teknologiaren mekan hainbat tresna eta asmakizun modernoz inguraturik egotetik ehundaka urtetako tradizioz beteriko tenplu baten egotera igarotzen zara.

Filme hauek ikusten dituzten ikusle askok beste pausu bat eman eta hauek errodatu ziren tokietara joaten dira mundu berriak deskubritzera. Zelanda Berriko turismoa, adibidez, %30 igo zen Eraztunen Jauna triologiaren famari esker. Estatu Batuetako Wyoming estatura ere hainbat hurbildu dira Brokeback Mountain filmea errodatu ziren mendiak ezagutzeko asmoz.

Woody Allen maisuak New York ezagutzeko aukera paregabea eman dio ikusleari bere filmografia guztian zehar. Orain ,ordea, Londres bilakatu da bere lantoki eta Match Point edo Scoop, bere azken filmeetan Ingalaterrako hiruburuko txoko ezezagunasko ezagutzera eman ditu.
Errodaje batek orokorrean ondorio positiboa izaten du grabatu den lokalizazioko turismoan. Bidai agentziek, hau aprobetxatuz, tour bereziak antolatzen dituzte. Parisen, adibidez, DaVinci kodea filme eta liburuko tokien ibilbidea edo Londresen Bridget Jones, Love Actually edo Notting Hill pelikuletako tokiena. Hiri eta toki askotan egiten dena da eta hauek guztiak Carlos Rosado Cobián-en “Cine y Turismoliburuan batzen dira.

2006/12/02

“Planet one”, Espainiar filmerik garestiena

Llion Animation Studios enpresa espainiarra, bere lehen luzemetraia prestatzen ari da, “Planet One". Ekoizpenari dagokionez, izen handiko profesionalez hornitua dago filma, Joe Stillman, Shrek eta Shrek2 filmengatik Oskarretarako hautagai izandakoa, gidoilari lanetan aritu da. Zuzendari gisa Jorge Blanco, produkzioan Ignacio Pérez Dolset eta Albie Hetch, azken honek Rugratts Parisen edota Jimy Neutron bezalako pelikulak produzitu ditu. Proiektuaren ekoizpen lanetarako 50 milioi dolarreko aurrekontua dute, zine espainiarraren historiako filmerik garestiena izanik. Giza espezieak burututako inbasio extralurtarra du kontagai eta oraindik aurreprodukzio lanetan egon arren, 2008.urteko lehen hiruilekoan aurkezteko asmoa dute.

Myspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter Graphics Myspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter Graphics