Palindromes
Todd Solondz zuzendariaren lanik humanista eta hunkigarriena dugu. Lehenagotik ezaguna zaigu Bienvenidos a la casa de las muñecas film polemikoagatik eta orokorrean tratatzen dituen gaiak ezohikoak izaten direlako. Honakoan, ama izan nahi duen ume baten istorio krudelaz baliatzen da film poetikoaren argumentua betetzeko. Hasieratik bukaeraraino irreala dirudien istorioan muturreko kontserbadorismoa eta pederastia kritikatzen ditu.
Palindromoa atzetik zein aurretik berdin irakurtzen den hitza edo esaldia da, Aviva bezala, protagonista nagusiaren izena. Sei aktoresa ezberdinek interpretatzen dute pertsonaia berdina, aldaketa hau, hasieran nahasgarria izan daitekeena filmeari berebiziko zentsua emateko baliabidea da. Izaeraren aldaketa zein heinean den posible aztertu nahi da honen bidez. Gure natura palindromo bat bezalakoa ote da aldaketak jasan arren paradoxikoki aldatzen ez dena? Honako galdera planteatuz, Solondz-ek fisikoki aldatu arren identitate propioa aldagaitza dela defendatu nahi du. Aitzakia horrekin erabiliko ditu neskatxa nerabea interpretatzen duten sei aktoresak.
Umore harrigarri eta deserosoa sortzen du zuzendariak, ikusleek negar edo barre egin behar duten argi uzten ez duten horietakoa. Baina erabilitako gaiak oso konplexuak izaten direnez, kontu osoz joaten saiatzen da eta bere pertsonaiekiko errespetu osoa islatzen ahalegintzen da. Zuzendari askok egiten duten bezala, Solondz-ek berarentzat film batzuk filmatu zitzakeen eta beste batzuk ikuslegoarentzat, baina nahiago du denak berarentzat egitea ez baitaki zenbat gelditzen zaion bizitzeke.

0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home