2006/10/10

8½ : Otto e mezzo

Guztien iguripenak erkatu behar duen (produktoreak, kazetariak, lagunak...) artista baten krisi kreatiboa da filme honen argumentua edo mamia. Baita bizitzaren karga jasan ahal izateko oroitzapen eta ametsei eusten den gizon baten existentzia krisiaren kontaketa. Izate arazo honi konponbide original eta ustekabekoa aurkitzen dio Fellini-k filmaren amaneran, zuzendariaren sortze jenialtasunaren fruitua dudarik gabe.

Nahiko autobiografikoa dugu 8 ½ (Otto e mezzo) pelikula, zuen tentuaren arabera baieztatzen ala ezeztatzen zuen adierazpena zen hau. Filme honek bere karrerako zortzi t’erdigarrena suposatzen zuen, zazpi zituen eginak honen aurretik eta baita erdia, filme erditzat baitzuen Boccaccio ’70 lan kolektiborako egin zuen pasartea. Filme honek arrakazta izugarria lortu zuen nazioartean eta atzerriko filme hobeenaren Oscar saria irabazi zuen 1963an

Gaiz aldatuz, baina beti ere zinemaren munduan, Fellini-ren pelikularen izen bera daraman denda bat dago Madrilen. Plaza de España-tik hurbil aurkitzen da, Renoir zine famatuen aurrez aurre. Bertan zineari buruzko edozein liburu aurki daiteke: giolaritza, makilaje, argiztapen, aktore… eta abar luze bati buruzko informazioa dutenak. Giro intelektual eta neobohemioa arnastu daiteke ehundaka ala milaka liburu eta foko zahar, erabilitako zine kamera eta antzinako kartelen artean. Dj-ren bat ere bertan izaten da musika mota oro jartzen. Guztiak aparteko mundu magiko baten sentiaraztea egiten du, filmeetan bezala.

Myspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter Graphics Myspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter Graphics