2006/10/19

Bizitasunez jositako generoa, musikala

Doinuez, kantuez eta koreografiez osatutako generoa dugu musikala, adin guztietara zuzendua betiere, txiki zein nagusiek berdin goza dezaten ikuskizunaz. Pelikula mota honetan, argumentua eta pertsonaiak,bigarren mailakoak dira, benetazko garrantzia musikak, dantzak, kantuak... hartzen dutelarik. Genero hau 1929.urtean sortu zen Broadway-n eta izugarrizko harrera ona lortu zuen ikusleen artean. Arrakasta horren ardatza zalantzarik gabe filma musikaz jostea izan zen, honek bizitasun berezi bat eman baitzion ordurarteko filmen tankera klasikoari. Guztiok dugu gogoan txikitako une zoragarriak gogorarazten digun musikalen bat edo beste, ondoren genero honetako filme arrakastasuenetariko batzuk aurkezten zaizkizue.



Sonrisas y lagrimas
1965.urtean estreinatutako filmea dugu, bertan Maria izeneko erlijiosa bat, alargun baten seme alaben kargu bidaltzen dute au-pair gisa, haurren zaintzan hilabete batzuk igaro ondoren, komentua behin betiko utzi behar duela konturatzen da, Von kapitain alargunarekin maitemintzen baita.

El Mago de oz
1939.urtean berebiziko garrantzia hartu zuen filma, Kansas herrian bizi den Dorothy izeneko neskatil baten istorioa du kontagai, honek fantaziazko mundu batetara bidaiatzen duela amets egiten du, bertan fikziozko hainbat pertsonai ezagutu ondoren konturatzen da errealitatera itzultzeko bide bakarra Oz hiriko aztiarengana jotzea dela.


Singin' in the rain
1952.urtean filmea, Cathy Seldom aktoresagaia ezagutu aurretik, zine gormutua miresten zuen Don Lockwood-ek, ospea eta arrakasta izanik, bizitzan guztia zuela uste zuen. Seldom ezagutu ondoren ordea, ikuspuntua aldatu zuen, orduan konturatu baitzen bizitzan falta zitzaion gauzarik garrantzitsuena emakume hura zela.

Cabaret
1969.urtean estreinatu zen Broadwayn. Liza Minnelli da protagonista, eta Sally Bowles Berlingo Kit Kat Clubeko kabaret-dantzariaren papera egiten du. Zinemako aktore famatu izatea du xede, eta, horretarako, egunero aritzen da lanean. Berehala, Brian Roberts idazle ingelesa agertuko da Sallyren bizitzan, eta harreman berezia bizi izango dute.

My fair lady
Fonetika irakasle famatu batek, lore-saltzaile lotsagabe bat ezagutu ondoren, lagun batekin postura egiten du emakume hura, gizalegetsu eta liluragarri bihurtzeko gai izango dela. 1964.urtean estreinatutako filma dugu eta Audrey Hepburn aktoresa dotorea agertzen zaigu protagonista gisa.


Mary Poppins
1964.urtean estreinatu zen. Jane eta Michael izeneko bi anai-arreba bihurrien okerkeriak kontatzen ditu, hauen gurasoak, bata bankaria eta bestea sindikalista, oso lanpetuta dabiltza haurren zaintza lanetan aritzeko eta umezain bila hasten dira. Milaka elkarrizketa egin ondoren, Mary Poppins izeneko au-pair bitxia kontratatzea erabakitzen dute.

West Side Story
1961.urtean izan zuen estreinaldia. New York hiriko West Side auzoan, gazte talde bi, Sharks deiturikoak alde batetik eta Jet izena hartzen dutenak beste batetik, tirabiran dabiltza inguruko nagusitasuna batak edo besteak lortuko.

2 Comments:

At 10/22/2006 3:03 p. m., Blogger markel said...

40. hamarkadako Disneyen Fantasia musikala ere badaukagu, oso ona gainera. Baita Grease edo Hair bezalako klasiko handiak. ;)

 
At 10/23/2006 1:39 p. m., Blogger Matxalen Algorta said...

musikalak ehunka daude,guztiak hemen biltzea izugarrizko lana litzateke, hori dela eta,batzuk hautatzea erabaki dut. Hala ere eskertzen da zure arreta.

 

Publicar un comentario

<< Home

Myspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter Graphics Myspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter Graphics