Nömadak TX
Aurtengo Donostiako Zinemaldian aurkeztu eta Urriaren 11n estreinatu zen Bilbo, Iruñea, Donostia, Gazteiz, Baiona Madril eta Bartzelonan Nömadak TX pelikula. Dokumental eta Road movie-aren artean dagoen filma Raúl de la Fuentek zuzendutakoa dugu eta kulturarteko topaketa txalapartaren bidez du gaitzat. Dokufilmearen protagonistak 1997an sortutako Oreka TX taldeko Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa dira, horrezgain Mikel Laboa ere agertzen da beste pertsona askoren artean.
Txalaparta musika-tresna berezia da. Bi lagunen artean jotzen da, eta topaldi horretatik sortzen den musika ez da biotako inorena, elkarren arteko elkarrizketa eta topaketarena baizik. Nömadak TX-ek kontatzen duen istorioak abiapuntua du Igor Otxoak eta Harkaitz Martinezek adierazi nahikari batean. Bi musikarion nahia da txalaparta izan dadila pertsonen are kulturen topagune, baita oso ezberdinak direnean ere.
Irrika horrek bultzatuta Indiara, Laponiara, Mongoliara eta Saharara abiatzen dira. Ez dira bidai erosoak. Benetakoa denaren atzetik dabiltza, eguneroko soinuaren atzetik; finean, aurrez aurreko elkartzera. Mongolian zaldiz; Indian trenez; Ipar Poloan eskiz; eta basamortuan land-roverrez... Txalaparta agertoki kitzikagarrienetan entzuten da.Orduan entzuten dira Harkaitzek eta Igorrek bidean topatzen dituzten pertsonen mintzoak: musikari mongolak, taxilari indiarrak, abeslari samiak, amona sahararrak... Txalaparta musika-tresna baino gehiago bihurtzen da: Komunikazio-tresna da, Nork bere nahia adierazteko (g)unea.
0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home