Hollywoodeko izar berria
22 urte besterik ez dituen arren, eskarmentu handiko emakumea dugu Scarlett Johanson, zinema munduari dagokionez behintzat. Txikitatik maite izan du 7.artea, aktoresa lanetan jarduteko gai ikusten zuen bere burua. Hasiera batean paper txikiak lantzen bazituen ere, 12 urterekin bere lehen saria eskuratu zuen, honi esker, Robert Reford-ek El hombre que susurraba a los caballos filmerako fitxatu zuelarik. Hortxe hasi zen Johanson-en benetako ibilbide profesionala, lau urteren buruan, lau filme errodatu zituen, bigarren mailako hezkuntza bukatzen ari zen bitartean. 2002.urtean, The Perfect Score, La joven de la perla eta Lost in translation filme entzutetsuak errodatu ostean, izugarrizko ospea hartu zuen aktoresa estatubaturrak, izar mediatiko bihurtzen hasia zen jada. Bere azken lana, zeresan gehien eman duena beharbada, Woody Allen-ek zuzendutako Match Point dugu.
Hollywood-eko izar berria izateaz gain, askok munduko emakumerik sexyena bezala deskribatzen dute, egungo eredu estereotipatuetatik at, Scarlett altueraz ez da batere garaia eta fisikoa kurbaz josia du. Hala ere, bere ezpain mamitsu eta begirada zorrotza edonor liluratzeko gai dira.

1 Comments:
Irribarre esanguratsua Ugutz, azken esaldiakin identifikatzen al zara?
Publicar un comentario
<< Home