2006/10/12

Almodovarren "Volver" Oskarretarako hautatua


Espainiako Zinearen eta Artearen Akademiak, Pedro Almodovarren “Volver” filma hautatu du Oscar sarietan lehiatzeko. Hautaketan, “Alatriste” ( Agustín Diaz Yanes) eta “Salvador” ( Manuel Huerga) bezalako aurkari gogorrak izan baditu ere, Mantxako zuzendariak atzerriko film onenaren kategorian lehiatzeko txartela lortu du. Almodovarren 16.lana dugu “Volver”,film honekin emakumeen mundura eta komediara itzuli nahi izan du zuzendariak. Bestalde,17 urte igaro ondoren, Carmen Maura izan du aktoreen zerrendan, Penélope Cruz, , Lola Dueñas, Yohana Cobo eta Blanca Portilloz gain.
Honetaz gain, Almodovarrek bere hirugarren Oskar saria eskura dezake, “Hable con ella” ( 2002) eta “Todo sobre mi madre” (1999) lanekin ere saritua izan baitzen.
Aurtengo Oskar sarien banaketa, otsailaren 25ean izango da, hilabete batzuk itxaron beharko dira beraz, Almodovarren filmak saririk eramango ote duen jakiteko.

Myspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter Graphics Myspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter Graphics