2007/01/20

Zinegoak 2007


Astelehenean, hilaren 22an emango zaio hasiera Bilboko Gay-Lesbo-Trans Nazioarteko Zinemaldiari. Zinegoak-en aurtengo edizioan, aurrekoan baino bost film gehiago proiektatuko dituzte, proiekzio-areto gehiago izango dira (Capitol zinema-aretoaz eta Bilborockez gain, Fnacen ere izango dira ikusgai lanak) eta iaz baino egun bat gehiagoko iraupena izango du. Ohorezko saria, Rosa Maria Sardá aktoresari emango diote aurtengo ekitaldian, antolatzaileek,homosexualak, gay-ak edo transexualak laguntzen dituen ama bezala ikusten dutelako eta gay taldearekin lotutako filmetan parte hartu duelako. Bestalde, Eduardo Mendicutti idazleak ere parte hartuko du Zinegoak jaialdian. Eloy de la Iglesia hildako zuzendariaren omenezko zikloa aurkeztuko du Mendicuttik; ziklo horretan, de la Iglesiaren lau pelikula eskainiko dituzte. Jaialdia, urtarrilaren 22tik, 27ra bitartean luzatuko da.

2007/01/15

Rocky Balboa


Joan den ostiralean, hilaren 12an estreinatu zen Espainian Rocky boxeolari mitikoari buruzko azken filma. Seigarren ale honetan, gainerakoen ildoa jarraituz, Sylveter Stallone aktore, gidoilari eta zuzendaria dugu protagonista, honekin batera, Burt Young, Geraldine Hughes, Milo Ventimiglia eta Antonio Tarver aktoreek hartu dute parte film berrian. Boxeolari enblematiko baten istorioa kontatzen du, ezer izatetik pisu astunen munduko txapeldun izatera heltzen den boxeolari batena, hain zuzen. 100 milioi dolar baino gehiagoko irabaziak lortu zituzten Rockyren bizitzari buruzko lehen lau filmek. Hala ere, bosgarren atalak ez zuen hainbesteko arrakasta izan, eta 40 milioi dolar bildu zituen. Film berriak, aldiz, 50 milioi dolar inguru bildu ditu dagoeneko AEBetan. Horretaz gain, Rocky I. pelikulak bi Oscar lortu zituen 1977. urtean, Zuzendari Onenaren eta Film Onenaren Oscar sariak, hain zuzen. Oraingoz behintzat kritika ezinhobeak jaso ditu sagako azken lan honek.

"Piratas del Caribe 3" filmaren poster berriak

Aurtengo filmerik ikusienetakoa izateko bidean dago dituen aurrekariak direla eta. Jada kaleratu dira “Pirates of te Caribbean: At Worlds End” edota laburrago esateko “Piratas del Caribe 3” filmaren poster berriak. Postprodukzio fasean dago orain eta Gore Verbinski izan da zuzendaria beste behin ere.

Estatu Batuetan datorren maiatzaren 25ean estreinatuko da. Johnny Depp, Orlando Bloom eta Keira Knightley izango dira protagonistak sagako emanaldi berri honetan. Hala ere, pertsonai berriak ikusteko aukera izango dugu. Zine orientalaren gorakada aprobetxaturik Yun-Fat Chow izar asiatikoaren presentzia izango du filmak. Zurrumurruak diotenez laugarren film batek ere lekua izan dezake, baina oraindik ikusteko dago, izan ere bigarren atalak oso kritika txarrak jaso zituen.

2007/01/14

Blood Diamond

Ba al zenekien 4 milioi pertsona baino gehiago hil dituztela diamanteak aurkitzeko guda zikinean? 2005ean diamanteen industriak 60 bilioi dolare baino gehiagoko mozkinak izan dituela? Diamanteak erosten dituzten %100ak ez dakiela nola eta non lortzen diren harribitxi horiek? Ba al zenekien oparitutako edozein eraztun egiteko bizi bat baino gehiago galdu zela atzamar baten egotea posible izateko? Hauxe da Blood Diamond filmean ikusi daitekeena.
Edward Zwick zuzendariak filmeak bizitzan merezi duten gauza guztiak erakusten dituela esan du. Batzuentzat filme politikoa izango da, beste batzuentzat, ordea, zine aretoak bete nahi dituen filme soila. Baina filme honen benetako indarra diamante baten bilaketan obsesionatuta dagoen gizona eta bere semea bilatzen ari den bestearen justaposizioan dago. Bi gai hauek dira filmearen bihotzean agertzen diren bi istorioak.
1990ko Sierra Leonako gerra zibilean kokatuta dagoen kontakizuna da Blood Diamond-en kontatzen dena. Djimon Hounsou, Jennifer Connelly eta Leonardo DiCaprio dira zinta honetako pertsonai nagusienak.
Urtarrilaren 26an estreinatuko da gure zine aretoetan.





Notodofilmfest

Laburmetraien sukarra gero eta handiagoa bilakatzen ari da, jaialdi eta lehiaketak ere ugaltzen ari diren heinean. Medina del Campo, Zinebi, Malaga, Gijón, Almeria, Fotogramas en Corto... hainbat. Aurten NoTodoFilmFest-en 5. edizioa ospatzen da. On-line ospatzen den laburmetraien lehiaketa dugu Notodofilmfest eta pasa den urtarrilaren 10 ean amaitu zen laburmetraiak bidaltzeko epea. Lehiaketa honetan bi alde daude, eta baita ere bi sari ezberdin. Gura den beste lan bidali daitezke, baina ezin dira 3 minutu t’erdi baino luzeagoak eta Triple Destilación saria lortzeko aldiz, lanaren iraupena ezin daiteke 30 segundotakoa baino gehiago izan. Sariak nahiko dirutsuak dira eta 30 segunduko laburmetrailen saileko sarietako bat New York Film Academy-k Manhattan-en egiten duen aste beteko kurtsora dohainik joatea da.
Notodofilmfest-en Nacho Vigalondo, Daniel Sánchez Arevalo... eta gero sarituak eta ezagunak bilakatu diren hainbatek parte hartu dute. Epaimahaitik ere hainbat famatu igaro dira, hala nola, Alejandro Amenábar, Julio Medem, Guillermo del Toro, Alex de la Iglesia edo Isabel Coixet.
Harribolas Films-en txanda heldu da orain, Instrucciones para que el silencio sea incómodo, azken laburmetraia, lehiaketa honetan aurkeztuko dute.

2007/01/09

Oscar sarietarako laburmetrai aurre-aukeratuak

Laburmetrai euskaldun bat eta espainiar bat Oscar sarietarako hamar aurre-aukeratuen artean daude. Lehena Borja Cobeagaren ‘Eramos pocos’ da. Honetan famili bateko aita –semearen ezintasuna islatzen da amak etxetik alde egin eta bakarrik uzten dituenean. Etxeko lanak egitea saihesteko, zaharren egoitzan ingresatutako amona bertatik ateratzea erabakitzen dute eta etxera eramaten dute. Laburmetraiaren iraupena hamabost minututakoa da.

Bestea Binta y la gran idea’ deiturikoa Javier Fesser-ena da eta ‘En el mundo a cada rato’ filmaren parte da. Honetan Patricia Ferreira (‘El secreto mejor guardado’), Pere Joan Ventura (‘La vida efímera’), Chus Gutiérrez (‘Las siete alcantarillas’) eta Javier Corcuera-ren (‘Hijas de Belén’) lana barne dago eta 2005ean estreinatu zen. Fesser-en laburmetraia Senegalen errodatu zen, UNICEFen laguntzarekin. Zazpi urteko Bintaren istorioa kontatzen du, zeinek antzerki lan bat aurrera eramaten du lehengusinaren nahia (eskolara joan ahal izatea) ezagutarazteko. Laburmetraiaren iraupena hogeita hamar minututakoa da.

Bi produkzioak fikziozko laburmetrai hoberenaren aurre-aukeratuen artean daude Oscar sarien 79. edizio honetan. ‘While the Widow is Away’, ‘The Trojan Cow’, ‘Chiyo’, ‘Helmer & Son’, ‘Lucky’, ‘The Saviour’, ‘Vagabond Shoes’ eta ‘West Bank Story’ laburmetraiek osatzen dute zerrenda.

Jarraian 'Eramos pocos' laburmetraia ikus daiteke bere osotasunean:

2007/01/05

Tom Hanks da takillarako aktorerik erakargarriena

Gezurra dirudien arren, Estatu Batuetan Gallup-ek aurrera eramandako ikerketa baten arabera Sandra Bullock eta Angelina Jolie aktoresen artean Bullock-ek erakargarritasun handiagoa du ikusleen artean.
Gauzak horrela Tom Hanks pantaila handiaren errege proklamatu dute, izan ere inkestatutakoen %44a joan litzateke aktoreak protagonizatutako filme bat ikustera. Jarraian Robert De Niro (%33), Julia Roberts (%29), Will Smith eta Sandra Bullock (biak %27) eta Mel Gibson (%26). Inkestaren arabera ikuslegoa gehien urrunarazten duen aktorea Tom Cruise da, inkestatuen %34ak sahiestuko luke bere filme bat ikustea.

2007/01/02

2006ko filmerik arrakastatsuenak

Piratas del Caribe eta El Codigo Da Vinci izan dira joan den urteko filmerik arrakastatsuenak Espainiar Estatuan. Atzetik geratu dira Ice Age2, Alatriste, Volver edota El laberinto del fauno besteak beste.
Jack Sparrow kapitainaren abentura berriak abuztuan heldu ziren zinema aretoetara. Piratas del Caribe: el cofre del hombre muerto pelikulan "Flying Dutchman" itsasontzi fantasmako kapitainarekin zuen zorrari aurre egin behar zion Sparrow-k. AEBetan arrakasta handia izan zuen, estreinatu zen asteburuan bertan beste pelikulek baino diru gehiago bildu baitzuen.
El Codigo Da Vinci filmari dagokionez, zinema adituen susmo guztiak bete zituen. Dan Brown idazle iparramerikarraren liburuan oinarrituta dago pelikula hau.
Elizaren kritikak jaso zituen arren, arrakasta handia izan du, 40 milioi ale baino gehiago saldu baitituzte mundu osoan. Robert Langdon sinbologian adituaren papera egin du Tom Hanksek. Liburuan bezala, Louvre Museoko zuzendariaren heriotzarekin hasiko da istorioa eta Langdonek, Sophie Neveaurekin batera, hilketa horren arrazoiak argitu beharko ditu.
Espainiar Estatuan bertan ezkoiztutako filmeek ere zeresan handia eman dute urtearen bukaeran. Goya sarietarako hautatuak izateaz gain, atzerriko zenbait zine festibaletan izugarrizko arrakasta lortu izan baitute, Volver, Alatriste, Salvador edota El laberinto del fauno bezalako produkzioek.

Von Trier kodigoa

30.000 koroa (4.000 euro inguru) eta Anticristo, bere beldurrezko lehen filman figurante bezala paper bat. Hau da Lars Von Trier zuzendariak eskaintzen duen saria The Boss of it All filmean ezkutatutako enigma dezifratzeko gai denarentzat. Komedia honekin, zuzendariak desafio berri bat lortu du, Dogma mugimendu iraultzailea beste genero batzuetara hedatzea lortu baitu.

Ikusleak adi egon beharko dira filman agertuko diren lookey-ak (ingelesetik look for the key) nabaritzeko. Deskontestualizatutako elementuak dira, filmean agertzen den gainerakoarekin zerikusirik izan ez arren elkarrekin mezu ezkutu bat eratzen dutenak. Von Trier-ek esandakoaren arabera, lookey-ak perturbasio bisuala dirudite, iniziatuta ez daudenentzat akats bat dirudiena.

Zuzendariak eskola sortu nahi duela eta edozein egile zinematografikorentzat lookey kontzeptua eskura jarriko duela esan du. Baldintza bakarra jarriko du, filme bakoitzak bost eta zazpiren arteko pista kopurua edukitzea.

Myspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter Graphics Myspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter Graphics