2006/10/04

1, 2, 3...ACTION!



Kazetaritza ikasketak burutzen ari garen Busturialdeko hiru gazte gara; Matxalen, Ugutz eta Ane. Zinea izango dugu mintzagai eta progresiboki elikatuko dugu orrialdea gaiari dagozkion azken berriak jakinaraziz.
Zineari buruzko blog honen sorrera ez da halabeharrez gertatu. Geroz eta hedatuago dagoen euskal blogosferak euskara hutsean eta gai oso zehatzei buruz jarduteko aukera eskaintzen du. Orain dela gutxi arte sinestezina zirudien ametsa egi bihurtu dela dirudi. Egun, euskaldunok gure hizkuntzan idazteko eta publikatzeko inoiz baino erraztasun gehiago dugu interneta eta honen zerbitzuei esker. Are gehiago, interneta euskarak espezializaziorako zeukan beharrizana asetzeko sortutako tresna dela uste dugu. Horregatik, zentsura gabe publiko zabal bati zuzentzeko aukera hau onartu dugu eta horren emaitza da 35mm.
Beraz, gaur estreinatzen den zineblog hau zuen gustukoa izatea espero dugu eta edozein proposamen entzuteko prest gaudela jakinarazten dizuegu. Ongi etorri!

Myspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter Graphics Myspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter GraphicsMyspace Glitter Graphics, MySpace Graphics, Glitter Graphics