Itxuraldaketa harrigarriak
Aktoreek maiz aldatu behar izaten dute itxuraz aukeratutako paperak interpretatzeko. Antzezlan bikaina gauzatzeko beharrezkoa zaie antzeztutako pertsonaiaren itxura bereganatzea, horren bidez interpretazioak ere sinesgarritasuna irabazten baitu. Batzuetan, makillajea baino zerbait gehiago behar izaten da eta aktorearen erabateko inplikazio beharrezkoa da. Horrela, Rene Zellweger aktoresak, Bridget Jones-en paperean sartzeko 15 kilo loditu behar izan zituen. Kasu honetan, aipatzekoa da loditu zuen kilo bakoitzagatik miloi bat dolar ordaindu ziotela eta era berean, argaldu zuen kilo bakoitzagatik beste miloi bat dolar.
Hurrengo zenbait estreinaldik ere itxuraldatze harrigarriak izango dituzte. Adibidez, Copying Beethoven filmean, Ed Harris aktoreak musikariaren identitatea eskuratuko du. Lehenago Gary Oldman-ek eginiko papera Harris-ek interpretatuko du eta agian honekin lortuko du orain arte Oscar sarietan izan duen suerte txarra gainditzea.
Dakigunez, Heath Ledger aktore galanta izango da Joker berria The Dark Knight filmean. Destino de caballero protagonizatu zuen aktoreak lehenago Jack Nicholson-ek Batman filmean eginiko papera berreskuratuko du. Makillatzaileek egin beharreko lana gogorra izango da aktorea era horretan transformatu ahal izateko, zaila egiten da zaldun prestua gaiztoaren paperarekin imajinatzea.
Baina hurrengo hilabeteetan ikusiko dugun itxuraldatze ikusgarriena dudarik gabe John Travoltak gauzatuko duena izango da. Fiebre del Sabado Noche filmearekin ezagutu genuen eta perfil horrekin katalogatu zen urte askotan zehar, horrela egin zuen Grease film arrakastatsua. Urteekin erakutsi du aktore bikaina dela eta nahi duen pertsonaia interpretatzeko gai dela. Orain Hairspray filme berrian berrogeithamar urteko emakume lodi baten azalean sartuko da.
0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home