Zinegoak 2007

7.arteari buruzko informazioa eta bitxikeriak euskeraz gozatzeko webloga


Aurtengo filmerik ikusienetakoa izateko bidean dago dituen aurrekariak direla eta. Jada kaleratu dira “Pirates of te Caribbean: At Worlds End” edota laburrago esateko “Piratas del Caribe 3” filmaren poster berriak. Postprodukzio fasean dago orain eta Gore Verbinski izan da zuzendaria beste behin ere.
Ba al zenekien 4 milioi pertsona baino gehiago hil dituztela diamanteak aurkitzeko guda zikinean? 2005ean diamanteen industriak 60 bilioi dolare baino gehiagoko mozkinak izan dituela? Diamanteak erosten dituzten %100ak ez dakiela nola eta non lortzen diren harribitxi horiek? Ba al zenekien oparitutako edozein eraztun egiteko bizi bat baino gehiago galdu zela atzamar baten egotea posible izateko? Hauxe da Blood Diamond filmean ikusi daitekeena.
Laburmetraien sukarra gero eta handiagoa bilakatzen ari da, jaialdi eta lehiaketak ere ugaltzen ari diren heinean. Medina del Campo, Zinebi, Malaga, Gijón, Almeria, Fotogramas en Corto... hainbat. Aurten NoTodoFilmFest-en 5. edizioa ospatzen da. On-line ospatzen den laburmetraien lehiaketa dugu Notodofilmfest eta pasa den urtarrilaren 10 ean amaitu zen laburmetraiak bidaltzeko epea. Lehiaketa honetan bi alde daude, eta baita ere bi sari ezberdin. Gura den beste lan bidali daitezke, baina ezin dira 3 minutu t’erdi baino luzeagoak eta Triple Destilación saria lortzeko aldiz, lanaren iraupena ezin daiteke 30 segundotakoa baino gehiago izan. Sariak nahiko dirutsuak dira eta 30 segunduko laburmetrailen saileko sarietako bat New York Film Academy-k Manhattan-en egiten duen aste beteko kurtsora dohainik joatea da.
row kapitainaren abentura berriak abuztuan heldu ziren zinema aretoetara. Piratas del Caribe: el cofre del hombre muerto pelikulan "Flying Dutchman" itsasontzi fantasmako kapitainarekin zuen zorrari aurre egin behar zion Sparrow-k. AEBetan arrakasta handia izan zuen, estreinatu zen asteburuan bertan beste pelikulek baino diru gehiago bildu baitzuen.
"Soñadores" da Bernardo Bertoluccik 2003an aurkeztu zuen bere azken filmea. Bertolucciren filmeak arinagotik ikusi dutenek hemen erabateko Bertolucci ezagutuko dute, eta lehen beren lehen aldia dutenentzat, ordea, istorioak kontatzeko duen moduaz eta erabiltzen duen estetikaz maiteminduko da.
Euskal Herrira bueltatuz, hiru donostiar ditugu ikusmiran, Alberto Iglesiasek batetik,Goya saria irabaz dezake Volver filmarentzat egin duen soinu bandarengatik. Marta Etura bestalde, aktoresa onenaren Goya saria irabazteko hautagai da Azuloscurocasinegro pelikulan egindako lanagatik eta Luiso Berdejo ere izendatua izan da La Guerra laburmetraiarengatik.


United 93, irailaren 11ko atentatuen inguruko produkzioak, urteko filmerik onenaren saria jasoko du New York hiriko kritikoen eskuetatik. Paul Greengrass zinema zuzendari estatubatuarra izan da 2001.urtean gertatutakoak pantailaratzen ausartu den lehena. Zinema izarrik gabe egin nahi izan du Greengrassek pelikula hau. Aktore lanetan jardun dutenetako batzuk, gainera, ez dira profesionalak, egun hartan hildakoen lankideak edo gertakizunak gertutik bizi izan zituztenak baizik. Urtarrilaren 7an ospatuko da sari banaketa Manhattanen.
tan filmatutako lan horren gidoia, eta Marian Bratu eta Gabriel Spahiu dira protagonista nagusiak. James Benning estatubatuarra, Manuel Perez Paredes kubatarra eta Gili Dolev israeldarra izan ziren saritutako lanak aditzera eman zituzten epaimahaiko kideak.