2007ko urtarrilaren lehenengo astean estreinatuko da
Sofia Coppola-ren azken lana, “
Maria Antonieta”. Zuzendari onenari oscarra eramateko nominatuta egon zen eta gidoigile moduan irabazi zuen Francis Ford Coppola zuzendari handiaren alabak XVIII. mendeko histori kontenporaneo bat kontatzen digu filmean.
Maria Antonieta sarritan izan da kalumniatua eraman zuen bizitzagatik, jaidura handiaz ere eztabaidatu da bere bizia, baina guzti honen gainetik,
gazte ulertu gabea izan da.
Sofia Coppolaren ikuspegiaz ez dugu doilor baten moduan edo ikono jaunkotiar bezala ikusiko, gainbeherako eta mundu arrotz batean preso dagoen nerabe bakarti eta nahastu bat moduan baino.
Zuzendariaren lehenengo filmean protagonista izan zen
Kirsten Dunst izango da Maria Antonieta Frantziako erregina nerabea, eta
Jason Schwartzman Sofiaren lehengusua, aldiz, Luis XVI.a erregea.
Lost in Translation filmearen zuzendariak ez du nahi izan garaiko pelikula huts eta sinple bat egin. Horretarako, ateetatik barrura eta ezagutako bizitzatik aparte Maria Antonietaren, Frantziako tronora eta Versaileseko mundu aldrebesatura nerabe moduan heldu zenaren, istorioa gaur eguneko ikuspegitik kontatzen du.
Filme klasikoa izateko, kritika eta ikuslegoa gehien harritu duena Coppolak
erabili duen musika izan da. The Cure, New Order edo The Strokes bezalako taldeen
abestiak entzun daitezke ikuspegi garaikidea duen filme klasikoan. Maria Antonieta oso ondo errodatuta dagoen bi orduko filmea da. Txanpaina, harribitxiak, maitasuna, desleialtasunak, interesak, ohore eta desohore, politika, gahinbehera, bekaizkeria eta azkenetan ikara agertzen diren bi ordu. Film bikaina horraitio!