Zinegoak 2007

7.arteari buruzko informazioa eta bitxikeriak euskeraz gozatzeko webloga


Aurtengo filmerik ikusienetakoa izateko bidean dago dituen aurrekariak direla eta. Jada kaleratu dira “Pirates of te Caribbean: At Worlds End” edota laburrago esateko “Piratas del Caribe 3” filmaren poster berriak. Postprodukzio fasean dago orain eta Gore Verbinski izan da zuzendaria beste behin ere.
Ba al zenekien 4 milioi pertsona baino gehiago hil dituztela diamanteak aurkitzeko guda zikinean? 2005ean diamanteen industriak 60 bilioi dolare baino gehiagoko mozkinak izan dituela? Diamanteak erosten dituzten %100ak ez dakiela nola eta non lortzen diren harribitxi horiek? Ba al zenekien oparitutako edozein eraztun egiteko bizi bat baino gehiago galdu zela atzamar baten egotea posible izateko? Hauxe da Blood Diamond filmean ikusi daitekeena.
Laburmetraien sukarra gero eta handiagoa bilakatzen ari da, jaialdi eta lehiaketak ere ugaltzen ari diren heinean. Medina del Campo, Zinebi, Malaga, Gijón, Almeria, Fotogramas en Corto... hainbat. Aurten NoTodoFilmFest-en 5. edizioa ospatzen da. On-line ospatzen den laburmetraien lehiaketa dugu Notodofilmfest eta pasa den urtarrilaren 10 ean amaitu zen laburmetraiak bidaltzeko epea. Lehiaketa honetan bi alde daude, eta baita ere bi sari ezberdin. Gura den beste lan bidali daitezke, baina ezin dira 3 minutu t’erdi baino luzeagoak eta Triple Destilación saria lortzeko aldiz, lanaren iraupena ezin daiteke 30 segundotakoa baino gehiago izan. Sariak nahiko dirutsuak dira eta 30 segunduko laburmetrailen saileko sarietako bat New York Film Academy-k Manhattan-en egiten duen aste beteko kurtsora dohainik joatea da.
Binta y la gran idea’ deiturikoa Javier Fesser-ena da eta ‘En el mundo a cada rato’ filmaren parte da. Honetan Patricia Ferreira (‘El secreto mejor guardado’), Pere Joan Ventura (‘La vida efímera’), Chus Gutiérrez (‘Las siete alcantarillas’) eta Javier Corcuera-ren (‘Hijas de Belén’) lana barne dago eta 2005ean estreinatu zen. Fesser-en laburmetraia Senegalen errodatu zen, UNICEFen laguntzarekin. Zazpi urteko Bintaren istorioa kontatzen du, zeinek antzerki lan bat aurrera eramaten du lehengusinaren nahia (eskolara joan ahal izatea) ezagutarazteko. Laburmetraiaren iraupena hogeita hamar minututakoa da.
Gezurra dirudien arren, Estatu Batuetan Gallup-ek aurrera eramandako ikerketa baten arabera Sandra Bullock eta Angelina Jolie aktoresen artean Bullock-ek erakargarritasun handiagoa du ikusleen artean.
row kapitainaren abentura berriak abuztuan heldu ziren zinema aretoetara. Piratas del Caribe: el cofre del hombre muerto pelikulan "Flying Dutchman" itsasontzi fantasmako kapitainarekin zuen zorrari aurre egin behar zion Sparrow-k. AEBetan arrakasta handia izan zuen, estreinatu zen asteburuan bertan beste pelikulek baino diru gehiago bildu baitzuen.
30.000 koroa (4.000 euro inguru) eta Anticristo, bere beldurrezko lehen filman figurante bezala paper bat. Hau da Lars Von Trier zuzendariak eskaintzen duen saria The Boss of it All filmean ezkutatutako enigma dezifratzeko gai denarentzat. Komedia honekin, zuzendariak desafio berri bat lortu du, Dogma mugimendu iraultzailea beste genero batzuetara hedatzea lortu baitu.