
2000. urtean estreinatutako
suspentzezko filma da
Memento,
gidoi originalaren Globo de oro saria eskuratu zuena. Eta ez da gutxiagorako.
Cristopher Nolan zuzendariaren gidoia
Memento Mori (latinez, "
gogoratu hilkorra zarela") izeneko istorioan oinarrituta dago. Filmaren berezitasunik handiena
tempo narratiboaren ez linealtasunean datza, hau da, pelikulak atzera jotzen du ikusitakoaren kausak azalduz ondorioak erakutsi beharrean. Hauen artean, ordena logiko bat jarraitzen duten zuri beltzean dauden eszenak aurki daitezke, baina istorioaren erdian daude tartekaturik. Istorioa amaierara heltzean zuri beltzean dauden eszenak eta koloredunak bat egiten dute azken gertakizun batean amaitzeko.
Filmaren bukaera hasiera batetik jakin arren, ikuslea urduritasun iraunkor batean murgiltzen da azken minuturarte, jakin beharrekoaren erantzunak ezagututa ere beharrezkoa baitzaio hurrengo eszenaz asetzea. Originala eta ausarta proposatutako muntai eta estruktura argumentala. Bereziki interesgarriak protagonistak oroimenari buruz mantentzen dituen elkarrizketa sakonak. Hori bai, arreta osoa beharrezkoa da istorioaren nondik norakoak ulertzeko.
0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home